Sagues (Donostia)

Koordenatuak: 43°19′40″N 1°58′15″W / 43.32782°N 1.97075°W / 43.32782; -1.97075
From Wikipedia
Sagues
 Euskal Herria
Sagues auzoa Zurriolako hondartzatik ikusita.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′40″N 1°58′15″W / 43.32782°N 1.97075°W / 43.32782; -1.97075
Demografia

Sagues Zurriola hondartzatik Ulia mendiko magaletara zabaltzen den Donostiako Gros auzoko auzunea da.[1] Bertan daude, besteak beste, Zubiri-Manteo institutua eta Donostiako Hizkuntza Eskola Ofiziala.

Historia[edit | edit source]

Sagues auzoak Eusebio Saguesengandik hartu zuen izena; 1920ko hamarkadaren hasieran eraiki ziren etxebizitza gehienen sustatzailea izan zen bera, eta horiek emango zioten auzoari bere oinarri soziala. Horren aurretik, hiltegiaren ingurua edo Zemoria edo Cemoriya izenez ezagutzen zen, bertan zegoen baserriagatik. Orduko kosta-lerroari eta San Blas eta Zemoria kaleei jarraituz, garairako altuera handiko zenbait bloke eraiki ziren, orduko udal-ordenantzetan lehen mailakotzat jotzen zen profiletik hurbil, eta aurrealde horrek gaur egun Sagues izenez ezagutzen duguna osatuko zuen. 1922-1925 urteen artean zona nahiko degradatua zen, hiriak mespretxagarritzat dituen gizarte maila guztiak eta marjinetan sortzen diren aktibitateak, orokorrean, bazterretan azaldu ohi dira eta. Auzoa eraisteko asmo oso biziak izan ziren 1930eko hamarkadaz geroztik. Juan Machimbarrena, udal lanetako ingeniaria eta Gros-Kursaal-Ategorrieta zabalgunearen egilea, figura nagusi bat izan zen auzoa jaio zenetik «udal administrazioaren izen onerako lotsa arrazoi konstantetzat» jotzen zena eraisteko egon zen borondatea ulertzeko.[2]

Kaleak[edit | edit source]

Kaleak[edit | edit source]

Zabalguneko ekitaldiak[edit | edit source]

Hainbat ekitaldi antolatzen dira urtean zehar Sagueseko Tomas Alba zabalgunean; besteak beste, hauek:

  • San Juan sua edo Donibane jaia.[3]
  • Donostiako Aste Nagusiko kontzertu nagusiak.
  • Erakusketak eta aldi baterako jatetxeak, Garagardo azoka, esaterako.
  • Kirol- edo aisialdi-ekitaldiak.
  • Haurrentzako ekitaldiak.
  • Zirkoa...

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. «2010eko HAPOaren baitako auzoen mugapena» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  2. Ocamica, Iñigo. (2023-08-10). «Sagues, hiriaren eta itsasoaren arteko atalasea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
  3. Uliako Auzo Elkartea. (2023). «San Juan sua (Sagues - 2023)» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).

Ikus, gainera[edit | edit source]

Kanpo estekak[edit | edit source]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia